logoa eskola jasangarriaEskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako hezkuntza programa bat da.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.Iraunkortasuneko hezkuntza ezinbestekoa da benetan, funtsezkoa baita pertsonak modu egokian heztea, gai izan daitezen ingurumen-arazoei aurre egiteko eta erantzunak eta irtenbideak bilatzeko.

Hezkuntza-komunitate (guraso, irakasle, ikasle, langile ez-irakasle) osoaren partaidetza oso garrantzitsua da, eta horretarako sortzen da denek osatutako batzordea.Udal Foroen bidez eskola eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

Laburbilduz, EA21 programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.

Kontaktua: agenda21@orobiogoitia.net

ALBISTEAK

Eskola Agenda eguna

  • 2019/11/22 |

Ostiralean, azaroaren 22, ESKOLA AGENDA 21 EGUNA -Egun berdea- ospatuko dugu.

 Horretarako, berdez jantzita etorriko gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia aterako dugu.

Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA, SAGARRAK...

 

Gainera, HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA ospatzen da.

“HONDAKINIK ONENA? SORTZEN EZ DENA”