ALBISTEAK

The article is not avalaible.

Iurretako landareen bilduma

Natura irakasgaiko ikasleek Iurretan ditugun landareen bilduma bat osatu eta argitaratu dute.


 

Trasteatu (beheko irudian) argazkien artean eta irakurri landare bakoitzaren ezaugarriak.

Berriro gure kaleetatik ibiltzen zarenean han eta hemen ikusiko dituzu.

Baita mapa eran ere ikusi ditzakezu (bakoitza non dagon jakiteko). MAPA

Harrera ekitaldia datorren urteko ikasle berriei

Maiatzaren 15ean harrera ekitaldi bat ospatu zen Iurretako kultur etxean.

 

 

Bertan Juan Orobiogoitia institutuko ikasleak Otxandioko, Zaldibarreko eta Maiztegiko 6. mailako ikasleekin batera elkar ezagutzeko asmoarekin hainbat kantu, bertso eta txirula kontzertu konpartitu zituzten.


Gure Olentzero saritua izan da!!!

Gure gabonetako Olentzeroren eskultura abangoardista saritua izan da. Irudimena eta moldeak apurtzeak izan dute eragina.

Zorionak bere lanketan lagundu duzuen guztioi!!

 

Honako dokumentuan sariaren nondik norakoak dituzue.

Gure ikasleek CONFINT jardunaldietan gertatutakoaren berri ematen digute

Albiste honetan CONFINT jardunaldietan ordezkatu ziguten ikasleek gertakari honen berri ematen digute.

Egin klik lotura honetan eta ikasle biak egindako laburpena irekiko duzu.

 

LOTURA

 

Argazkia handitu

JUAN OROBIOGOITIAKO IKASLEAK CONFINT-EAN

Gasteizen burutuko den Estatu mailako Gazteen 1. Konferentzian (CONFINT) Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko ikasle bik parte hartuko dute. Hautatutako ikasle biak EMMA VILLENA eta IKER BLANCO dira. DBHko ikasle hauek beste 24rekin batera Euskadi ordezkatuko dute Zain Dezagun Planeta lemapean egingo diren jardunaldi hauetan.

 

Urtarrilaren 26 eta 27an Estatuko autonomia ezberdinetako gazteak elkartuko dira Barriako Aterpetxean, eta bertan  aurkeztu eta adostuko dituzte Planeta zaintzeko proposamen eta ekimenak. Bilera hauetan aukeratuko dira ere  Bruselasera, Europako Konferentziara, joango diren ordezkariak adostutako ideia horiek eramatera.

 

Athletic Club-ak Ikasle bi saritu ditu dohaineko sarrerekin.

Athletic Club-ak bi ikasleren artean banatzeko lau sarrera oparitu dizkigu. Hurrengo igandean San Mames zelaian jokatuko den partidurako dira: Athletic-Levante.

 

 

 

Ikasle sarituak hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Ekintza akademikoetan jarrera ona eta interesa agertzea.
  • Heziketa fisikoa irakasgaia gustukoa izan behar dute eta bertan esfortsua eta gogoa adierazi behar izan dute.
  • Eskolaz kanpoko kirol ekintzaren baten parte hartu behar dute.

Emakumeen papera kirolean goraipatzeko asmoarekin sarituak emakumezkoak izango dira.

Sariarekin batera argazki bat aterako zaie eta eskatu diguten bezala Athetic Fundaziora bidaliko da.

Ikasle sarituak Aitziber Elizaran eta Nahia Blanco izan dira:

Zorionak