INSTITUTUA ZENBAKIETAN

  IKASLEAK

Ikasleen kopuruari erreparatuz, 2019-20 ikasturtean 307 ikasle ditugu modu honetan banatuta:

DBH

BATX

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

1. maila

2. maila

2 talde

3 talde

3 talde

4 talde

2  talde

2 talde

46 ikasle

57 ikasle

60ikasle

73ikasle

35 ikasle

36 ikasle

DBH

Gurea Iurretako herrian DBHko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe publiko bakarra da eta, azken urteetako datuak kontuan harturik, datozen urteetan bi/hiru lerro izango ditugula dirudi. Gure ikasleria Iurretako,  Zaldibarko eta Otxandioko Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxeetatik datorkigu. 12 ikastalde ditugu eta denak D eredukoak dira.

BATXILERGOA

Adar biak -Giza eta Gizarte Zientziak eta Teknologia eta Zientziak-  eskaintzen ditugu. Batxilergoko etapa honetan 71 ikasle ditugu, honela banatuta: 1go mailan 35 ikasle; eta 36 ikasle 2. mailan.


IRAKASLEAK

Azken urteotan gure institutuko irakasleria finkotzen joan da, eta, aldi berean, gure eskaintza zabaldu den heinean, handitzen. Gaur egun 39 irakasle gara, 9 sailetan banatuak. 36 ohiko arloetan aritzen gara eta bereziki batzuk ikasleen dibertsitateak sortzen dituen behar desberdinei erantzuna ematen jarduten dugu: orientatzailea, HIPIak, PTEak, DC taldekoak eta atzerritarren taldekoak.