Gobierno Vasco

    

ZAIN DEZAGUN LURRA!

INGURUMEN ALDEKO KONPROMISOAK JUAN OROBIOGOITIAN

 

ESKOLA AGENDA 21 -LABURPENA 2018-2019

logoa eskola jasangarriaEskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako hezkuntza programa bat da.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.Iraunkortasuneko hezkuntza ezinbestekoa da benetan, funtsezkoa baita pertsonak modu egokian heztea, gai izan daitezen ingurumen-arazoei aurre egiteko eta erantzunak eta irtenbideak bilatzeko.

Hezkuntza-komunitate (guraso, irakasle, ikasle, langile ez-irakasle) osoaren partaidetza oso garrantzitsua da, eta horretarako sortzen da denek osatutako batzordea.Udal Foroen bidez eskola eta herriaren arteko erlazioa indartu eta aberasten da.

Laburbilduz, EA21 programak kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du, bai ikastetxean, bai udalerrian ere, baliabideak, erabilitako materialak, energia eta hondakinak modu egokian baliatzeko.

Kontaktua: agenda21@orobiogoitia.net

ALBISTEAK

EA21 -UDAL FOROA 2019

  • 2019/05/20 |

Maiatzaren 20an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.

Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko Eskola eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkularien laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.

Aurten "ELIKADURA ZIRKULARRA gaia lantzen ari gara.




EA21 - foroak 2019

2018/12/12| ELIKAGAI BILKETA 2019

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 944288000 | Telefonoa: 944288001 | 015090aa@hezkuntza.net