Gobierno Vasco

Athletic Club-ak Ikasle bi saritu ditu dohaineko sarrerekin.

Athletic Club-ak bi ikasleren artean banatzeko lau sarrera oparitu dizkigu. Hurrengo igandean San Mames zelaian jokatuko den partidurako dira: Athletic-Levante.

 

 

 

Ikasle sarituak hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Ekintza akademikoetan jarrera ona eta interesa agertzea.
  • Heziketa fisikoa irakasgaia gustukoa izan behar dute eta bertan esfortsua eta gogoa adierazi behar izan dute.
  • Eskolaz kanpoko kirol ekintzaren baten parte hartu behar dute.

Emakumeen papera kirolean goraipatzeko asmoarekin sarituak emakumezkoak izango dira.

Sariarekin batera argazki bat aterako zaie eta eskatu diguten bezala Athetic Fundaziora bidaliko da.

Ikasle sarituak Aitziber Elizaran eta Nahia Blanco izan dira:

Zorionak

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net