Gobierno Vasco

JUAN OROBIOGOITIAKO IKASLEAK CONFINT-EAN

Gasteizen burutuko den Estatu mailako Gazteen 1. Konferentzian (CONFINT) Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko ikasle bik parte hartuko dute. Hautatutako ikasle biak EMMA VILLENA eta IKER BLANCO dira. DBHko ikasle hauek beste 24rekin batera Euskadi ordezkatuko dute Zain Dezagun Planeta lemapean egingo diren jardunaldi hauetan.

 

Urtarrilaren 26 eta 27an Estatuko autonomia ezberdinetako gazteak elkartuko dira Barriako Aterpetxean, eta bertan  aurkeztu eta adostuko dituzte Planeta zaintzeko proposamen eta ekimenak. Bilera hauetan aukeratuko dira ere  Bruselasera, Europako Konferentziara, joango diren ordezkariak adostutako ideia horiek eramatera.

 

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 944288000 | Telefonoa: 944288001 | 015090aa@hezkuntza.net