Gobierno Vasco

DISLEXIA inguruko tailerra

  • 2018/01/23 |

Dislexiaren inguruko tailerra Iurretako Udalak antolatuta.

DISLEXIA, IKASTEKO ZAILTASUNAK ETA ESKOLA-PORROTA 

Eskola-porroteko ehuneko 25a dislexiaren eta IBN-en (Ikastearen Berariazko Nahasmenduak) ondorioa da. Gehien ematen den arazoa da, bai ikastetxeetan irakasleek eta baita etxeetan familiek aurre egin behar dietelarik.

Tratamendu goiztiarrerako IBNk ahalik eta lasterren identifikatzea ezinbestekoa da, ikasketa prozesua lar kaltetua egon aurretik eta ikasleak emozio-ondorio garrantzitsuak izan aurretik, bestela tratamenduaren eraginkortasuna eskasa bailitzateke.

Oso garrantzitsua da gurasook, ikasleok… ondo informatuta egotea gure seme-alabek alde batetik identifikatuak ez izanaren ondorioak eta bestetik behar duten, eta merezi duten, hezkuntza-erantzuna jaso ez izanaren ondorioak jasan ez ditzaten, orain edo etorkizunean.

TAILERRA (DISLEBI)
Familientzat eta hezkuntzako profesionalentzako.

Hizlaria: DISLEBI
Noiz: Urtarrilak 29 eta otsailak 5
Ordua: 18:00-20:00
Non: Ibarretxe Kultur Etxeko Areto Nagusian

OHARRA: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net