Gobierno Vasco

Errefuxiatuentzako JANARI BILKETA

  • 2019/04/30 |

 

APIRILAREN 30tik MAIATZAREN 10era, Durangaldeko ikastetxe desberdinekin batera, Lesbosen dauden errefuxiatuentzako JANARI BILKETA egingo dugu, HEMENDIK HARANTZ Durangaldea pertsona errefuxiatuei laguntzeko plataformatik zabaldutako deialdarekin bat eginez.

 

Dakizuenez, Europako ateetan gelditu behar izan diren pertsona errefuxiatuen egoera geroz eta larriagoa da.

 

 

Kanpaina honetan bilduko ditugun elikagaiak hauek dira:


- Arrain, barazki eta lekale kontserbak.

- Babarrunak, dilistak, garbantzuak, pasta eta arroza (hazi luzea).

- Olioa.

 

Kanpaina honetan lortzen dugun janari guztia, gaur egun Greziako Lesbos irlan ZAPOREAKek daukan sukaldea ornitzeko izango da (egunean 1.300 otordu banatzen dituzte).


Eskerrik asko Maiztegi eskola eta Juan Orobiogoitia institutuari!


             

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 944288000 | Telefonoa: 944288001 | 015090aa@hezkuntza.net