Gobierno Vasco

Estrategiak

estrategiaHorretarako, ondoko lan-ildoak jorratuko ditugu: 

1.     Bertokoen eta etorkinen arteko elkarbizitza erraztuko dugu. Honetarako proiektuak garatuko ditugu:

·        Etorkinak integratzeko.

·        Europara eta kanpoko beste herrietara hurbiltzeko.

2.      Ikasle bakoitzaren egoerari (etxekoa eta ikastetxekoa) arreta jarriko diogu. Guztiei titulua lortzen lagunduko diegu.

3. Euskara eta euskalduntze prozesua bultzatuko dugu. Horretarako, euskararen aldeko proiektuetan eskolako estamentuak inplikaraziko ditugu (ikasle, irakasle, gurasoak, langile ez-irakasleak).

4.      Irakas-metodoak berritu eta hobetuko ditugu. Balioak irakasgaietan integratuko ditugu (hezkidetza, ikasleen autonomia, jarrera ekologikoak, errespetua, munduko arazo nagusien inguruko sentsibilitatea).


5. Ikastetxearen norabidea markatzerakoan denon partaidetza bultzatuko dugu, eta guztion adostasuna lortzen ahaleginak egingo ditugu. Ikastetxearen norabide hori, ditugun balioetan eta proiektuetan oinarrituko da. Norabidea eta helburuak definitzerakoan errealistak izango gara.


6. Ikastetxean baliabide ekonomikoak kudeaketa lehentasunen arabera egingo dugu.


7. Irakasleen prestakuntza (metodologia zein teknologia aldetik) sustatuko dugu.


8. Gure ikasle eta familien iritziak jasoko ditugu erantzun egokiak eman ahal izateko, eta horretarako gogobetetasuna neurtzeko teknikak erabiliko ditugu.


9. Ikastetxeko hezkuntza komunitatean (ikasle, guraso, irakasle, eta langile ez-irakasleak) komunikazioa eta harremanetarako tresnak indartuko ditugu. Helburu horrekin, guztien asmo, iritzi eta beharizanak bilduko ditugu, eta jorratu beharreko ildoak zehaztu eta ardurak era egokian banatuko ditugu. Egindakoaren berri kide guztiei azalduko diegu.


10. Lehen Hezkuntzako (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondorengo (DBHO) ikastetxeekin harremanak izango ditugu hainbat arlo koordinatzeko.


11. Helburuak lortzeko bidean irakasleen arteko koordinazioa bultzatuko dugu:

·        Irakasleen arteko harremanak bultzatu.

·        Lan-giro egokia sortu.

·        Adostutakoa betetzeko prest egonez eta jarraipena eginez.

·        Zereginak guztion artean banatu

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net