Gobierno Vasco

Etorkizuna

etorkizunaEtorkizunari begira ondorengo ezaugarriak dituen ikastetxe bat izatera iritsi nahi dugu: 

1.- Ikasleak, ezaugarri hauetan heziko dituena:

  • Pertsona mailan: zentzuduna, erreflesiboa, autonomoa, arduratsua, euskalduna, arazoak konpontzen dakiena, autoestimu ona duena eta zoriontsua, motibatua, kritikoa, jakin-mina duena,solidarioa dena, guztien ideiak eta eskubideei errespetua diona, ezberdintasunaren aberastasuna baloratzen duena, elkarrizketari garrantzia ematen diona.
  • Bere hezkuntza baliagarria sentituz prozesuan inplikatzen dena.
  • Akademikoki: hiru hizkuntzetan, beste edukietan eta ikasteko trebetasunetan prestatua.

2.- Ikastetxe euskalduna, ez euskara ezagutzen duena soilik baizik era normalizatuan erabiltzen duena, ikastetxeko harremanak euskaraz eramanaz.3.- Gizarteak planteatzen dituen erronka berriei adi dagoen ikastetxe dinamiko eta prestatua, eta era berean beraiei aurre egiteko prestakuntza egokia ematen dakiena.

  • Teknologia arloan
  • Baliabide egokiekin, instalazio eta material pedagogiko en aldetik.
  • Irakasleen prestakuntzan
  • Gizarteko arazoen aurrean (herrigintza, gazteria...)
  • Mugak irekitzen dituen ikastetxea: zabala, beste kultura eta hizkuntzei begira

4.- Era egokian ikasleak orientatuko dituena 5.- Ingurumenarekiko errespetua duen ikastetxea. Instalazio eta materialen erabilera txukun eta egokia egiten duena.  Ingurumenarekiko zintzo jokatzen hezitzen duena. 6.- Ikastetxeko proiektuan inplikatua dagoen irakasle taldea duena:

  • Ondo prestatua
  • Koesionatua
  • Lana ondo antolatua duena
  • Ikasleen motibazioa lortzen saiatuko dena.
  • Lanera gustora,  motibatua etorriko dena.

7.-Ikastetxeko hezkuntza komunitateko estamentuen arteko  harreman onak sendotuko dituena:

  • Denon parte hartzearen garrantzia azpimarratuz.
  • Lankidetza bultzatuz, lasaitasun giro batean.
  • Helburu adostuak eta errealistak izanik ildo berdinean arituz.
  • Guztion gogobetetasuna lortzeko asmoz.

8.- Ikastetxeak eskualdearen ezaugarriei erantzunez, heziketaren prozesua ardazten duena.

9.- Irakas-ikas prozesua tajuz eta sistematizatua duena.

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net