Gobierno Vasco

V. Herri Lasterketa Familiarra

  • 2019/09/11 |


Irailaren 15ean, igandean, “San Migelak 2019” barruan, V.Herri Lasterketa Familiarra eta Beldur Barik Gunea ekintzak antolatu dira.

V. HERRI LASTERKETA FAMILIARRA "BERDINTASUNAREN ALDE"

IZEN EMATEA (aukera bi):
Irailaren 9tik 12ra,  Ibarretxe Kultur etxean edo gizarte-ongizate@iurreta.eus  e-mailean egin ahal izango da.

Egunean bertan: 10:45etararte Askondo kalean. Parte hartzaileei dortsalak eta tiketak banatuko zaizkie.

Adinaren arabera, zirkuitu desberdinak antolatu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN  

Bertan izango dugu ere Beldur Barik Gunea
Goizeko 11:00etatik 13:30etara izango da. Iurretan, San Migel  jaien barruan, indarkeria matxistaren contra gaudela adierazi behar dugu eta bertaratu guztiei informazioa zabaltzea nahi genuke. Iurretako jaiak “eraso sexistarik gabeko jaiak” izatea nahi dugu eta hori lortzea izango dugu helburu.

Gainera, Iurretako San Migel jaiak 2019rako, Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa landu Jai inguruan (tabernetan, txosnetan, kaleetan,…) gertatzen diren eraso sexistei aurre egiteko. Iurretako Aita San Migel Jai Batzordea, Anderebide Emakumeen Elkartea eta Udalak, jai inguruan eraso sexistaren bat gertatuz gero, egoera kudeatuz eta irizpideak bateratuz, denok adostutako erantzun koordinatu bat emateko. Eraso sexisten aurkako protokoloa 2019ko irailaren 27an hasiko da eta urriaren 6an bukatuko da (jaien iraupena izango du).

Jaiak irauten duten bitartean, protokoloaren arduradun bat egongo da, 688755000 telefono zenbakian, erasotuari laguntza eskaini eta berarekin egoteko. Helbururik garrantzitsuena egoera konpondu eta erasotua babestea da, zer egin dakitenak egoeraren kargu egin arte. Telefono hau gogoraratzeko, aurten pultserak egin dira eta igande honetan, banatuko ditugu.         

BELDUR BARIK monografikoak

  • 2017/10/30 |

 

BELDUR BARIK programatik BOLETIN INTERESGARRIAK:

- LIGOTEO SANOA

- LIGOTEO SANOA I

-SEXU ANIZTASUNA

Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da.

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 944288000 | Telefonoa: 944288001 | 015090aa@hezkuntza.net