Gobierno Vasco

INSTITUTUA ZENBAKIETAN

  IKASLEAK

Ikasleen kopuruari erreparatuz, 2017-18 ikasturtean 329 ikasle ditugu modu honetan banatuta:

DBH

BATX

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

1. maila

2. maila

3 talde

3 talde

3 talde

3 talde

2  talde

1 Talde

63 ikasle

71 ikasle

64 ikasle

50 ikasle

51 ikasle

30 ikasle

DBH

Gurea Iurretako herrian DBHko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe publiko bakarra da eta, azken urteetako datuak kontuan harturik, datozen urteetan bi/hiru lerro izango ditugula dirudi. Gure ikasleria Iurretako,  Zaldibarko eta Otxandioko Lehen Hezkuntzako Herri Ikastetxeetatik datorkigu. 12 ikastalde ditugu eta denak D eredukoak dira.

BATXILERGOA

Adar biak -Giza eta Gizarte Zientziak eta Teknologia eta Zientziak-  eskaintzen ditugu. Batxilergoko etapa honetan 72 ikasle ditugu, honela banatuta: 1go mailan 51 ikasle; eta 30 ikasle 2. mailan.


IRAKASLEAK

Azken urteotan gure institutuko irakasleria finkotzen joan da, eta, aldi berean, gure eskaintza zabaldu den heinean, handitzen. Gaur egun 39 irakasle gara, 9 sailetan banatuak. 36 ohiko arloetan aritzen gara eta bereziki batzuk ikasleen dibertsitateak sortzen dituen behar desberdinei erantzuna ematen jarduten dugu: orientatzailea, HIPIak, PTEak, DC taldekoak eta atzerritarren taldekoak.

 

 

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net