Gobierno Vasco

Ikastetxearen Zeregina

misioaJuan Orobiogoitia BHI ikastetxearen Zeregina gure ikasleei ahalik eta hezkuntza zerbitzu hoberena ematea da. Zerbitzu hau bai maila akademikoan (DBH titulazioa eta orientazioa), bai maila pertsonalean (autoestimu izatez, zentzu kritikoa indartuz, errespetua landuz, euskalduna izatea bultzatuz) izango da, eta helburu hori lortzeko behar dituzten tresnak eskainiko dizkiegu. Gure hezkuntza zerbitzua honelakoa izango da: 

·        Informazio eta komunikaziorako teknologia berriei aurre egiteko behar diren tresnak ikasleen eskura jarriko ditugu.

·        Gurasoekin elkarlanean, gurasoek dituzten igurikimenak edo espektatibak kontuan hartuko ditugu.

·        Ikastetxearen esparruan sortzen diren arazoak konpontzen saiatuko gara.

·        Gizartean aurki ditzakegun egoera anitzen aurrean sentsibilitate eta errespetuzko jarrerak indartuko ditugu.

·        Gure hezkuntza zerbitzua euskalduna izango da: euskal kultura eta inguruko ohiturak ezagutaraziko ditugu eta jatorri ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotuko ditugu.

·       Ikasleen arazoak (akademikoak, pertsonalak, familiarrak ...) detektatzen eta ahal den neurrian bideratzen ahaleginduko gara (ikastetxe barnean edota kanpoan).

·     Bizikidetzarako giro ona bultzatuko dugu.

© Orobiogoitia BHI
Telefonoa: 946810461 | Fax: 946810461 | 015090aa@hezkuntza.net